Aurkezpena

Zarautzen aspaldidanik dagoen eskaria da parke estaliaren beharra, egun euritsuetan haurrek non jolastu izan dezaten. Behar hori asetzeko, herrian parke bat estaltzeko erabaki hartu du udalak.  Zehazki, Igerain gainekoa izango da estaliko den parkea. Horrez gain, etorkizunera begira bigarren parke bat estaltzeko aukera ere kontutan hartu du udalak: Pilartxo-eneako parkea. Parkeotan ibili ohi den haur kopuruari erreparatuta eta biztanleriaren banaketa kontutan hartuta aukeratu dira bi parke hauek.

Parkeak estaltzeko proiektuak hautatzeko proiektuan herritarrek parte hartzea ezinbestekotzat jotzen du udalak. Lehenik eta behin, ideia lehiaketa bat antolatu zen, nahi zuenak parkeak estaltzeko bere proiektuak aurkeztu zitzan. Pilartxo-enea estaltzeko 12 proiektu aurkeztu ziren, eta Igerain gainerako berriz 28. Balorazioak egin ondoren, parke bakoitzeko 3 proposamen aukeratu ditu epai mahaiak eta irailaren 1 etik 5 era  jende aurrean jarriko dira herritarrek bere iritzia eman dezaten.

Proposamen irabazlea herritarrek eta epaimahaiak emandako puntuazioak gehituta erabakiko da.

Leave a comment